ZERAINGO BERRI

UDALETXEAREN 300. URTEURRENA

Udaletxearen 300. urteurrenari loturiko ekitaldi eta hitzaldietan jende ugarik parte hartu du.

22an hasi eta Zerainen inguruko hiru hitzaldi eman ziren Zeraingo Kultur Etxean. Azaroaren 27an, igandean, ekitaldi xume bat egin zen Ostatuko plazan. Bertan ziren urte hauetan Zeraingo Udalean egon diren edo eta gaur egun dauden hainbat zinegotzi. Hauekin batera, 100 inguru zeraindar. Murua eta Mendizábal bertsolariek eman zieten ekitaldiari hasiera. Ondoren herriko alkateak, joxe Manuel Oriak udaletxearen inguruko hainbat azlapen eman zituen. Herriko dantzariek aurreskua dantzatu ondorenean, bertsolarien txanda etorri zen berriro. Uharka abesbatzak “Agur Jaunak” abestu ondoren, hamaiketako batekin amaitu zen udaletxearen 300. urteurrenaren inguruko ekitaldia.



Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier