ZERAINGO BERRI

UDALHAUTESKUNDEETARAKO BIGARREN ITZULIA OTSAILAREN 27 GOIZEAN EGINGO DA

Otsailaren 27an, igandea, udal-zerrenda osatzeko prozesuan hauteskundeen bigarren itzulia egingo da. Goizeko 9.30etatik 12.30etara egongo da irekita hautetsontzia udaletxean. Bigarren itzuli hau hilaren 20an egindako herri bileraren ondoren dator.
Bigarren itzuli honetan, boto eskubidea duten herritar bakoitzak gehienezko zazpi izen aukeratu ahal izango ditu, lehenengo itzulian boto gehien lortu zituzten eta atzera egin ez zuten hamabos herritarren artean. Honakoak dira hamabost pertsona horiek lortutako boto kopuruaren hurrenkeran idatzita: Jose Manuel Oria, Aitziber Makatzaga, Andoni Alustiza, Haritz Iztueta, Ion Muñoa, Itxaro Alustiza, Arantzazu Muñoa, Joxemari Telleria, Igor Ojanguren, Amaia Junkera, Arantxa Ruiz Larrinaga, Andoitz Iztueta, Mariajexus Mendizabal, Haritz Eguren eta Xanti Muñoa. Egun eta ordu horretan, botoa nor berak eraman ezin badu, familiakoak nahi lagunek eraman ahal izango dute, aurrez dagokionak baimendu ezkero.


Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier